top of page
1-UDAZKENA- Halloween ezagutu eta kalabaza tailerrak egin.

 

 

 

HALLOWEEN” JAIA: Halloween umeei hurbiltzeko lehenengo korroan eseri eta gai honi buruz zer dakiten galdetu diegu. Gaian gehiago murgiltzeko pelikula bat jarri diegu "Hotel Transilvania" ikusteko.

 

Geroago, Halloween jaia ospatzeko Haur Hezkuntzako ikasle baten amak klasera kalabazak ekarri zituen,  umeei banatzeko. Umeei kalabaza bana eman eta hau apaintzeko materialak haien esku utzi dizkiegu.

 

“HALLOWEEN” JAIA. Halloween jaia atzo  gauean ospatu zenez, Haur Hezkuntzako ikasle baten amak klasera  kalabazak ekarri zituen, Medinatik umeei banatzeko. Andereñook apaindu dugu eta haiek gauza bera etxean egin dezakete.

 

 

2- UDAZKENA- Kandela bat egitea

 

 

 

Gaur, udazkena unitate didaktikoarekin jarraituz, kandela bat egingo dugu gure umeekin. Jarduera honetarako erabiliko ditugun materialak hurrengoak izango dira:

– Eskulanak egiteko hondarra.

– Itsas oskola.

– Eskulanak egiteko hondar urdina.

– itsas kurkuiluak.

– Gelezko kandelak egiteko parafina.

– Kandelentzako gelezko metxa.

– Kristalezko ontziak.

 

Behin material guztiak edukita, jarraitu beharreko pausoak hurrengoak dira:

 

1. Kandelak egiteko prozesua oso erraza da. Lehengoz kristalezko ontziak apainduko ditugu. Horretarako, koloretako hondarra botako dugu, baina kontuz! Ez dugu asko botako, bestela, gure kandelan burbuilak sortuko dira. Inbutu baten bitartez, hondarra ontzian botako dugu ezer ez erortzeko.

 

2. Behin hondarra ontzian sartuta kurkuiluak eta oskolak hondoan sartuko ditugu.Gelezko parafina hartuko dugu eta erabiliko ez dugun lapiko batean jarriko dugu. Hori egin eta gero, sutan jarriko dugu parte txiki bat urtu arte.

 

3. Hori izango da sua itzaltzeko ordua, eta itzali ondoren, zati txiki hori desegingo dugu. Parafina guztia ondo urtuta dagoenean, beste ontzi batera pasatuko dugu eta bertatik kandela bezala erabiliko ditugun ontzi txikietara pasatuko dugu. MInutu batzuk itxoin egingo ditugu burbuilak desagertu arte, eta parafina ontzi txikietara botako dugu kontu handiz. Parafina lehortzen  dagoela ikusterakoan metxa ontzian bertan finkatuko dugu. Behin parafina guztiz lehortuta dagoenean, soberan dagoen metxa zatia moztuko dugu eta nahi dugun bezala apainduko dugu.


4.  Tailer hau oso aberasgarria izan dela iruditu zaigu hainbat zentzutan, umeen autonomia eta irudimena bultzatzen duelako, baita ondo pasatzeko jarduera aproposa da eta egunerokotasunean erabili ahal den tresna bat izan ahal dela ikasiko dute. Hona hemen, etxean kandelaren bat egin nahi izanez gero, eskulan hau egiteko bideo uzten dizuegu, txikitxoekin ondo disfrutatzeko !

 

3- UDAZKENA- Hostoak, intxaurrak, urrak eta gaztainen bila parkeetara joatea.  → Collage.

 

 

 

Gaur, euria egiten ez zuela aprobetxatu dugu eta kalera joan gara lantzen ari garen unitate didaktikoarekin lotura duen gure eguneroko jarduera egitera. Udazkena dela kontuan hartuta, hostoak, intxaurrak, urrak eta gaztainen bila joan gara, hau da, udazkenean ohikoak diren elementuen bila. Hauen bila aritu gara denbora batez eta behin lortuta klasera bueltatu gara haiekin esperimentatzeko.

 

Elementu guzti hauek kutxetan sartu ditugu eta jolasten aritu gara pixkat bat. Ondoren, margoa edo bestelako materialak hartu ditugu eta esperimentatzen egon gara, bakoitzaren autonomia garatuz eta ondo pasatuz. Ume batzuk collage bat egin dute, beste batzuk aldiz hostoak margotu... Hori bakoitzaren erabakia izango da ! :)

4- UDAZKENA- Gaztainekin matematika landu eta gaztainak jan.

 

 

Gaurko jarduera oso interesgarria izango da, alde batetik, gaitasun logiko matematikoa lantzen dugulako eta beste aldetik dastamena eta sentsazio berriak ezagutzen ditugulako.

 

Jarduera asteko, atzo hartu genituen gaztainak erabiliko ditugu. Haiekin matematika manupulatibo ariketak egingo ditugu. Gaztainak kolore ezberdinez margotuko ditugu ...

 

Jarduera hau amaitutakoan gaztainak labelara sartuko ditugu gero goxo goxo jateko... eta patiotik bueltan jaso eta jango ditugu. Gustatu zaizkigu? BAAAAI!

 

5- UDAZKENA- Udazkenari buruzko antzerki bat egitea.

 

 

 

Udazken gaiari amaiera emateko antzerki bat egitea bururatu zaigu. Honetarako gure umeak, irakasleen laguntzarekin mozorro batzuk egin dituzte, familiak eskainitako baliabideak kontuan izanda. Mozorro hauek zuhaitz mota ezberdinetako hostoekin egin ditugu, hala nola, haritza, pagoa etab. Gainera, gure ikasle batzuk tximeleta eta marigorringo mozorroak ere egin dituzte. 

 

Mozorroen elaborazioa bukatu ondoren, gidoi sinple bat asmatu dugu eta ume bakoitzari esaldi batzuk esleitu zaizkie. Beste aldetik, bideo grabatuko dugunez, gurasoei baimena eskatu diegu hura aurrera antzezpena aurrera eramateko.

 

 

Eta... DENOK PREST GAUDE ANTZERKIRAKO! Argiak itzali eta hasiko gara... TXAN TXAN TXAAAAAAAAN.

 

 

Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
bottom of page