top of page

  Egun on guztioi !

 

Blogaren sarrera hau idaztearen arrazoia Howard Gardner pedagogoa eta haren adimen anitzei buruz berri emateko da. Howard Gardnerren Adimen Anitzen ikerketa oso garrantzitsua da umeen garapenean adimen guztiak kontuan hartzen dituelako eta umeen garapen orokorra bultzatzen du. Eskoletan, adimen jakin batzuk hartzen dira kontuan , hala nola, adimen logiko matematikoa edota adimen linguistikoa. Beste adimen garrantzitsu batzuk ez dituzte kontuan hartzen eta garapena ondo burutzeko garrantzitsuak direla deritzo. Howard Gardnerren teoriaren arabera, 8 adimen anitzak hartzen ditu kontuan, adimen musikala, naturalista edota kinestesikoa. Zenbaitetan bere pedagogia landu egin dugu eta bideo bat prestatu dizuegu hobeto uler dezazuen. Gurasoren bat zerbait gehiago jakin nahi baldin badu guregana etorri daiteke, askok interesatuta bazaudete bileren bat prestatu ahal izango genuke.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BIOGRAFIA:

 

  • Scranton-en (Estatu Batuak) jaio zen 1943ko uztailaren 11an. Psikologoa, ikertzailea eta Harvard unibertsitateko irakaslea da. Arlo zientifikoan lorpen eta ospe handia lortu du gaitasun kognitiboen analisian eta adimen anitzen teorian. 

  • Bere familia Alemania nazitik Pensilvaniara zuen. Urte batzuk geroago, Harvard Unibertsitatean ikasi zuen, non psikologiara eta neuropsikologiara bideratu zituen bere ikasketak. Bere ikerketak gazteen eta helduen gaitasun kognitiboetan oinarritu dira batez ere.

  • 1983an bere teoria Frames of mind: The theory of multiple intelligences liburuan argitaratu zen. “Goodwork” proiektuan lan egiten du, hezkuntzaren kalitatea eta irakasleen autoestimua hobetzea helburu duena.

 

SARIAK :

 

  • 1990an Lousville Unibertsitateko grawemeyer saria lortu zuen.

  • “Honoris Causa” aitortza.

  • Gizarte Zientzien Principe de Asturias saria (2011).

 

 

PENTSAMENDUA:

 

 

  • Pertsona bakoitzak 8 adimen edo gaitasun kognitibo mota ditu musikala, gorputz-zinetikoa, logiko-matematikoa, linguistikoa, espaziala, interpertsonala, naturalista eta intrapertsonala.

  • Adimena ez da koefiziente intelektuala bezala zenbaki baten bidez neurtu ahal dena. Adimena, pentsamenduak ordenatzeko eta akzioekin koordinatzeko gaitasuna da. Hainbat adimen mota daude.

  • Adimen anitzen teoria adierazten du ez dagoela adimen bakarra izakian, baizik eta adimen dibertsitatea. Hauek, norbanakoaren gaitasunak eta azentu esanguratsuak seinalatzen ditu.

  •  Pertsona bakoitzak 8 adimen mota ditu, hau da, ahalmen kognitiboak. Adimen hauek elkarrekin lan egiten dute, erakunde autonomoak bezala. Pertsona bakoitzak garatzen ditu batzuk beste batzuk baino gehiago edo gutxiago.

  1. Adimen linguistikoa: Ume bakoitzak idazteko, irakurtzeko, ipuinak kontatzeko, gurutzegramak egiteko, duten erraztasuna da.

  2. Adimen logiko-matematikoa: Umeen interesa neurketa patroietan, kategoria mailatan eta erlazioetan. Problema aritmetikoak ebazteko, estrategia jolasetan eta esperimentuak egiteko duten erraztasuna da.

  3. Adimen gorputz-zinetikoa: Ezagutza prozesatzeko erraztasuna gorputz sentsazioen bitartez. Kirolariak, dantzariak eta eskulanak bezala.

  4. Adimen espaziala eta bisuala: Umeek irudi eta marrazkietan asko pentsatzen dute. Buruhausteak ebazteko, marrazteko eta jolas konstruktiboak egiteko duten erraztasuna da.

  5. Adimen musikala: Umeek abestiak eta soinuak dituzte gogoko. Soinuak erraztasunez identifikatzen dituzte.

  6. Adimen interpertsonala (soziala): Ondo komunikatzen dira eta haien taldeko buru dira. Besteen sentimenduak ondo ulertzen dituzte eta harreman interpertsonalak erraztasunarekin proiektatzen dituzte.

  7. Adimen intrapertsonala: Erlazionatuta dago,norberak bere burua ezagutzeko gaitasunarekin:Haien emozioak,erreakzioak eta bere barneko bizitza.

 

 Adimen hauei (1999) Gardnerrek beste adimen bat gehitu zuen, adimen naturalista.

 

8. Adimen naturalista: Naturarekin harremantzako erraztasuna. Inguru naturalaren eta naturaren behaketa zientifikoan datza. (Biologia, geologia eta astronomia)

 

 

 

Howard Gardnerren "Adimen anitzak"

bottom of page