top of page

Gaur, gure egunerokotasuneko gai bat landuko dugu, IKT-ak haur hezkuntzako geletan erabiltzea. Hezitzaileok eta gurasoek beti gogoan dugun gai esanguratsu bat izanik, garrantzitsua ikusi dugu honetaz hitz egitea. Beraz, Adell-eren Internet en educación artikulua irakurri, landu, euskaratu eta laburtu egin dugu.

 

Internet-a gelan erabiltzeko moduak hiru metaforen bidez ulertu daiteke: Internet liburutegi moduan, inprenta moduan eta komunikazio kanal moduan. Horiek kontuan hartuta hiru estrategia didaktiko proposatzen dira artikulu honetan: Altxorraren bila, WebQuest-ak eta ikaskuntzarako proiektu telekolaboratiboak. Laburbilduz, interneta konstruktibismoaren baliabide didaktiko bat bezala ikusi behar da, eta bere erabilgarritasuna zalantzan jartzen da ikuspegi objektibo batetik.

 

HIRU METAFORA ETA IKASKUNTZAREN BI TEORIAK

 

Esan dugun moduan, Internetaren erabilera geletan hiru metafora soilekin azaldu daiteke. Metaforak, irakasleek Sarea nola erabiltzen duten deskribatzen dute. Normalena Internet-a hezkuntza praktiken eta irakasleriaren teoria inplizituen multzoan “txertatxea” da.

 

Internet liburutegi moduan

 

Internet-a baliabide ugari eskeintzen dizkigu. Irakasleen eta ikasleen Interneten sarrera baliabide anitzak edukitzeko erabili ahal dugu. Zenbait irakaslek, testu-liburuak interneten bilatzen dituzte, baina testu-liburu osoak ez daudenez eta erosi behar direnez, haiek osatzeko balio daitezkeen material eta baliabideak interneten bidez bilatzen dituzte.

Sarea, laburbilduz, gure ikasleen ikuspuntuak aberasteko balio zaigun elementu bat da.

 

Internet inprenta bezala.

 

Bigarren metafora “internet inpreta bezala”, sarea elementu motibagarria eta kudeaketa sistema bezala erabiltzen ditugun ekintzak deskribatzeko aukera ematen digu.

Testuak, irudiak, musika, aurkezpenak … partekatu daitezke bai guraso, lagun, ikaskide edota interesatua dagoen edonorrekin. Modu honetan, besteekin partekatzen gure lanaren emaitza aurkezten dugu edo gizarteari ikuspegi bat aurkezten diogu.

Ikasleen ekoizpenak ikaskuntza ematen den prozesuaren emaitza izaten dira. Mezua formatu egokian sortzeko erabiltzen diren gaitasunak ez ezik, internetekin loturiko gaitasunak ere beharrezkoak dira. Gaur egungo gizartean, non publizitatea eta telebista nagusi diren, internet bakoitzak haren iritzia, diskurtso menderatzailetik kanpo, adierazteko existitzen den kanal bakarrenetarikoa da. Hala ere, aukera hau ez dago ziurtatuta eta lortzeko edukien merkatari handiei aurre egin beharko diegu.

Weblogs edo wikis, argitarapen pertsonalak eta pertsonen arteko komunikazioa errazten duten erramintak eta software sozialak adierazten dituzte gero eta pertsona gehiago direla internet ireki bat nahi dutenak.

 

Internet komunikazio kanala bezala.

 

Hirugarren metafora, “Internet komunikazio kanala bezala”, bildu egiten ditu ikastetxe edo lurralde ezberdinetako irakasleak eta ikasleak, ikaskuntza esperientzietan, egiten dituzten ekintza ezberdinak, betiere internet erabiliz bai informazioa partekatzeko eta bai komunikatzeko.

Ikasleek ikertzen dituzten proiektuak teknologiaren bertsioa bat eta metodologia kooperatibo batzuk dituzte, hala nola, Ril-en ikaskuntza zirkuluak. Hauetako proiektu batzuk, internet erabiltzen dute komunikatzeko eta beste pertsonekin kooperazioan aritzeko.

 

Estrategia didaktikoak.

 

Altxorraren bila:

Estrategia hau oso funtzionamendu erraza erabiltzen du, izan ere, lan edo web orrialde batean hainbat galderak eta loturak (enlace) zerrendatzen dira, eta gero ikasleek hauetan erantzunak bilatzen dituzte.

Amaieran, “galdera handia” edo hausnarketa aurkitzen dugu, orokorrean ikasitakoa baloratzean datza. Estrategiaren helburua TIC-en bidez gai zehatz bati buruzko informazioa jasotzea da. Gainera, egindako lana konpartitzeko eta berrerabiltzeko aukera dago.

 

Webquest-ak:

Gidatuta dagoen ikerketa da, honek prozesu deigarri eta ezberdin batez funtzionatzen du. Denbora guztian gauzak produzitzean datza: analizatzen, ulertzen, sortzen, baloratzen… Izan ere, produktuak elaboratzea du helburu.

Ere aipatu beharra dago, estrategia hau beste estrategia didaktikoengan ezberdintzen duena ikasleentzat bideratuta dagoela, hauek baliabide anitzak izateko. Horrela web orrialdeen bidez erraz maneiatuko dira. Zati batzuen bidez antolatua dago: sarrera, deskribapena, prozesua, ebaluazioa eta konklusioa (gida didaktikoa).

 

Proiektu telecoloboratiboak

 

Harris interneta erabiltzen duten hainbat proiektu didaktiko aztertu ondoren, 18 proiektudun tipologia bat eraiki du, hiru bloke nagusietan taldekatzen direnak.

 

1- Harreman interpertsonalak: proiektu askok interneta erabiltzen dute ikasleek komunika daitezen elektronikoki beste ikasleekin, irakasleekin, hezkuntzarekin erlazionatutako erakundeekin, adituekin etab. Harreman interpertsonal hauek pertsona bat-beste pertsona batekin, pertsona bat-talde batekin eta talde bat-beste talde batekin sortu al daitezke.

 

2- Informazioaren bilketa eta analisia:  Harrisek laui multzotan banatzen ditu proiektu hauek: informazio trukeak, “base de datos” baten sorkuntza, argitaratze elektrokikoa, datuen analisia eta eremu birtualen irtenaldiak.

 

3- Arazoen ebazpenerako proiektuak: arazo errealentzako bide bat bilatzea dute helburu proiektu hauek, horretarako, leku desbedinetako ikasleak lan koordinaketaren bidez hauek ebatzi behar dituzte. Sei jarduera mota auriki ditzekegu multzo honetan: informazio bilaketa, jarduera retroelikatuak, arazoen ebazpen paraleloa, sekuentzien sorkuntza, telepresentziaren bidez arazoen konpoketa, simulazioak eta ekintza soziala duten proiektuak.

 

Azkenik eta artikulu osoa bisualagoa izateko power point bat prestatu dugu, hobeto uler dezazuen.

 

Hemen uzten dizuegu landu dugun artikulua, irakurtzeko aukera izan dezazuen.

Internetaren erabilera IKT hezkuntzan

bottom of page