top of page

Familiarentzako informazio baliagarria

25/04/2016

 

Egunerokotasunean beharrezkoak ditugun segurtasun arauei buruz hitzaldi bat egongo da. Arriskuak prebenitzea oso garrantzitsua da eta familiak bere seme alabekin hau ikastea beharrezkoa ikusten dugu. Horretarako honetan lan egiten duten aditu batzuk etorriko dira eta dinamika eta jokuen bidez arau hauek ikasiko ditugu familiarekin batera. 

 

15/04/2016

Umea espazionatural batean haztea eta naturarekin harremana izatea oso garrantzitsua da. Horregatik, hitzaldi bat proposatzen dizuegu honetan interesatuta dauden familiak informazioa eskuratzeko eta mota hauetako eskolak ikusteko. Ate irekiak egongo dira metodo hau aurrera eramaten duen eskola batean. Hortaz, interesatuak dauden familiak, gure eskolarekin kontaktuan jarri beharko dira. 

14/05/2016

04/06/2016

Gure txikiekin hiri berriak ikusi eta bisitatuko ditugu. Ekainak 4an Logroño hirira irteera bat antolatu dugu egun osoa pasatzeko asmoz. 

Prezio ezberdinak daude bazkide eta ez bazkide diren pertsonentzat. Interesatuak zaudeten guztioi gurekin kontaktuan jartzea eskatzen dizuegu.. eta gogo handiekin etorri, oso ondo pasatuko dugu eta! Dinamika eta jolas ezberdinak egingo ditugu, horrela gure umeek jolasten ikasiz. 

Familiarekin egun bat disfrutatzeko helburuarekin irteera bat antolatuko dugu. Naturaz gozatzen dugun ahala, ibaia, mendiak, animaliak etab. aztertuko ditugu, horrela disfrutatzeaz gain gure ezagutzak elikatuz. 

Bazkide diren pertsonentzat 3 euroko prezioa izango du, aldiz, bazkide ez direnentzat 6 euroko kostea. Itzelako eguna izango da.

Anima zaitezte eta apuntatu !

Hitzaldiak

IRTEERAK!

bottom of page