top of page

2- NEGUA- Gurasoentzako postala egin eta  apaindu.

 

 

Gabonak ailegatzen ari direla kontuan hartuz, gurasoentzako opari bat egiteko aukera ezin hobea dela pentsatu dugu. Kolore ezberdinetako kartulinak izango ditugu, bakoitzak bere postala nahi duen moduan egin ahal izateko. Kartulina erditik tolestuko dugu. Aurreko aldean, material ezberdinez baliatuz ( gometxak, margoak, errotulkiak.. ) apaindu egingo dugu. Amaitzeko barrualdean olentzeroaren irudi bat itsatsiko dugu eta hau margotu egingo dugu polit polita geratzeko ! Gure gurasoei gabonak zorionduko dizkiegu eta horretarako barrualdean idatzi egingo diegu, adibidez, Zorionak eta urte berri on !

3- NEGUA- Gabonetako gailetak egin.


 

 Negua lantzen ari gara eta urtaro honetan ohikoak diren goxokien artean , gaur gaileta batzuk egitea tokatu da. Sukaldaritza tailer hau umeei esaterakoan pozez beteta eta irrikitan gailetak egiteko prest jarri dira. Hasteko, eskolako sukaldera jaitsi gara eta sukaldari bezala arropa jantzi dugu ez zikintzeko. Guztion artean arauak birgogoratu ditugu, horrela tailerra hobeto joateko. Gure gailetak egiteko erabili ditugun osagaiak hurrengoak izan dira:

 

   - 50g azukre arrunta eta 50g azukre ubela.

   - Bainila esentziazko koilarada erdia.

   - 90g gurin.

   - Arrautz bat.

   - 155g irin.

   - Gatza.

   - Apaintzeko goxokiak ( lacasito)

   - Bikarbonato koilarada erdi.

 

Osagai guztiak edukitzerakoan jarraitu beharko ditugu pausoak hurrengoak izango dira : Bi motatako azukreak irabiatu egiten ditugu krema bat lortu arte. Irabiatzen jarraitzen dugun ahala bainila esentziazko koilarada eta arrautza gehitzen dugu. Beste alde batetik irina, gatza eta bikabonatoa nahasten ditugu eta behin hori eginda, lehen egin dugun kremaren gainean irineztatzen dugu. Koilara baten laguntzarekin bolatxoak egiten ditugu edo bakoitzak nahi duen forma emando die. Nahi dugun forma lortutakoan goxokiak edo gure kasuan lacasitoak jarriko ditugu gaileten gainean, horrela hauek apaintzen. Azkenik, labela 180 gradutara jarriko dugu eta 10-12 minutu utziko ditugu gailetak labearen barruan. Jan baino lehen 5 minuto utziko ditugu hauek hozten diren bitartean.

 

Gure gailetak prest daude jada jateko, baino jan baino lehen ez ahaztu dena garbi garbi utzi behar dugula eta eskuak garbitu. Hori egindakoan bai, JATERA !

 

 

4- NEGUA- Eskuak margotu eta mural batean zuhaitz bat eginez.

 

 

Gaurko jarduera oso interesgarria izango da...

 

Neguan, eta bereziki gabonetan, oso ohikoa da zuhaitzak etxeetan jartzea bai apaintzeko eta bai ohitura dela eta. Hori aprobetxatuz, gure umeekin bat guztion artean egitea pentsatu dugu eta horretarako motrizitate fina eta lodia eta kreatibiteatea lantzen dugun bitartean, zuhaitz bat egitea pentsatu dugu. Plateretan margo ezberdinak botako ditugu eta eskuak sartuko ditugu , esku guztiak margoz zikinduz. Paper txuri handi batean, eskua itzatzi egingo dugu horrela marka geratuz eta pixkanaka pixkanaka paper oso margotuz. Bukatzerakoan,  eta irakaslearen laguntzarekin, zuhaitz bat marraztuko dugu paperaren gainean. Modu honetan, gure zuhaitza kolore ezberdineko eskuz beteta egongo da ! Sarreran guraso guztiak ikusteko jarriko dugu... Ze polita geratu zaigun!

5- NEGUA- Fitxa: Elur panpina.

 

 

Ariketa hau egiteko gure ikasleei eskegitako fitxa hau eman diegu. Gero errotulkiak, ehunak, pegamendua, punta borobildun guraizeak etab. eman dizkiegu haien artelanak nahi duten moduan apaindu dezaten. Ariketa honen helburuak, haien irudimena, motrizitate fina, kolaborazioa, baliabideen kudeaketa etab. lantzea izango da. 

 

1- NEGUA- Frozen pelikula ikusi.

 

 

Gaur, neguari hasiera emateko, 5 urteko gelarekin, Frozen marrazki bizidunetako pelikula ikustea erabaki dugu. Horretarako, bideo gela hartu dugu eta arratsaldean filma ikustera joan gara. Pelikula bukatu eta gero, dinamika baten bidez pelikula gustatu zaien eta haren edukia ulertu duten zihurtatu dugu. Hona hemen, pelikularen linka, berriz ikus dezazuten !! 

 

 

Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
bottom of page