top of page

Lehioak, abentura erreala mundu birtualean, gaur egungo ikt-en erabilpena adierazten du komiki baten bidez. Lau istorio ezberdin agertzen dira, guztiak ikt-ekin zerikusia dutenak eta haiei buruz informazioa transmititu nahi dizkigutenak. Blog sarrera honen bidez, lau istorio txiki hauetan kontatzen dena laburbilduko dugu, eta komikia irakurri nahi izanez gero esteka jartzen dizuegu.

 

1- “Leihoak”: Lehenengo istorio honetan ikus dezakegu nola gaur egungo belaunaldiak ikt-en erabilpena harreman berriak egiteko erabiltzen dituzten eta hau belaunaldi zaharrengandik ez dela ulertu izaten. Kasu honetan, Amona esaten dio lagunen harreman bat izateko ezin dela urrun egon eta hobeagoa dela lagun erreal bat edukitzea. Azkenean, protagonista hori ulertzen du, eta nahiz eta lagun birtualak eduki, bere ohiko lagunak ez ditu alde batera uzten.

 

2- “Nabigatu hondoratu gabe”: Bigarren istorio honetan kontatzen du nola ume talde batek irakasleak bidalitako lan bat burutzeko teknologia berriak erabiltzen dituzten, aurreko gauean ikusitakoan oinarrituta. Transmisore bat erabiliko dute lortutako informazioa basera jasotzeko, eta horrela lortu behar zuten 10 gakoak lortu, besteei Interneten segurtasunez nabigatzen lortzeko. Talde lana bultzatuz, bere helburua lortzea nahi dute eta guztion ahaleginarekin lortzen dute.

 

3- “Hamar gakoak”: Interneten segurtasunez nabigatzeko zer sahiestu behar dugun historio baten bidez kontatzen du: esate baterako, informazio pertsonala ez ematea,  spam eta ezusteko fitxategiak ez irekitzea, pasahitza inori ematea, gauza desatseginak esaten edo bidaltzen badute laguntza eskatzea, opariak ez sinestea, gurasoengan kofiantza izatea, interneten ezagututako jendea benetako lagunak ez direla jakitea eta hauekin biok bakarrik ez elkartzea. Gako hauek jarraituz gero, segurtasun maila altuagoa eskuratuko dugu interneten nabigatzerako orduan.


4- “Behar bezala”: Azken istorio honetan ordenagailuarekin modu egoki batean aritzeko gomendioak azaltzen dira modu barregarri eta alai batean. Ematen diren gomendioak dira: Lehioak monitorearekin aritzeko gortinekin itxita egotea, gelaren kolorea lasaia (urdina) izatea, altzarien azalak distirarik gabekoak izatea, mahaia zabala eta erosoa izatea gomendagarria da, eserlekua zuzena edukitzea, monitorearen posizioa 40-60 cm artean egotea, 17 hazbeteko pantaila eta argiak itzalik gabe ezta argi askorik gabe egon behar dira.

 

 

 

Beti bezala, eskura usten dizuegu landu dugun komikia.

 

Lehioak. Abentura erreala mundu birtualean

bottom of page