top of page
1- UDA- Tailerra: Hondartza bat egitea
 
 
 
Udaren gaiarekin hasiko gara eta gure umeek gai honekin kontaktuan jartzeko ze hobeto hondartza bat egitea baino ezta? Udan, hondartzara joatea da gehien egiten eta gehien gustatzen zaiguna. Hortaz, gure umeekin hori egingo dugu. Etxetik ogi birrindua ekartzea esan genien familiei horrela harea izateko helburuarekin.
 
Ura egiteko kolorezko sedazko paperarekin bolatxoak egingo ditugu eta kartulina handi batean itsatsiko ditugu horrela itsasoa simulatuz. behin hau edukita kartulinan soberan geratu den zatian, kola botako dugu eta etxetik ekarritako ogi birrindua botako dugu hau itsas dadin. Horrela gure hondartza eginda izango dugu, lehortzen utzi eta listoooo ! Klasean jarriko ditugu bakoitzaren hondartza ikusteko, izan ere, sedazko papera kolore ezberdinak izanik gure hondartzak ezberdinak izango dira. Oso politak geratu dira eta asko gustatu zaigu hau egitea !
2- UDA- Urarekin esperimentuak egin
 
 
 
Uda urtaroarekin landuko dugun bigarren ekintza hurrengoa da: urarekin esperimentatzea. Hau oso baliagarria da, izan ere gure planetako elementu garrantzitsuenetariko batekin esperimentatzeko aukera dute eta kontzeptu berri asko ezagutuko dituzte (zientziarekin lotuta) jolasten duten bitartean.
 
Erabiliko ditugun materialak oso erraz eskuratzen dira, esate baterako, ura, edalontziak, plastikozko tresna/jostailu txikiak, txanponak... elementu ezberdinak konbinatuz eta elkar laguntzen asko ikasiko dute!
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
3- UDA- Igerilekura joan

 

 

 

Aste honetan lantzen ari garen urtaroa uda da. Udan egiten dugun jarduerarik ohikoena igerilekura joatea da. Beraz gaur igerilekura joatea pentsatu dugu gure umeekin.

 

Goizeko 9.30 etan Salburuako gizarte etxera abiatu gara eta talde txikietan banatu egin gara bainujantzia eta txanoa jartzeko. Ume guztiak prest daudenean igerilekura sartu gara eta uretan jolasten aritu gara, beti kontu handiz noski. Koltxonetak, pilotak etab hartu ditugu eta primerako goiza pasatu dugu denon artean. Gainera, irakasleen laguntzarekin, igeri egiten hasi dira pixkanaka-pixkanaka! Amaitzerakoan, dutxara joan gara, ilea lehortu egin dugu, jantzi egin gara eta denok prest geundenean klasera bueltatu gara eta gure goiza komentatu dugu !

PRIMERAN PASATU DUGU :)

 

 

 

 

4- UDA- Mazedonia egin eta jan.
 
 
 
Uda lantzea tokatu egin zaigu, eta udan gehien gustatzen zaiguna fruta goxo goxoa jatea da. Beraz, pentsatu dugu mazedonia bat egitea guztion artean, horrela hamaiketarako jango dugu !
 
Lehenik eta behin, esan beharra dago mazedonia hau egiteko familien parte hartzea ezinbestekoa izan dela, izan ere, eskutitz baten bidez frutak eskatu egin dizkiegu: bananak, laranjak, sagarrak ...
 
Fruta ezberdinak edukita hauek zati txikietan moztuko ditugu eta erretilu handietan jarriko dugu. Gero, ume bakoitzari hiru makil emango dizkiegu. Makil hoietan fruta zatiak sartzen joango dira, bakoitzak nahi duen moduan eta guztiok amaitzerakoan goxo goxo jango dugu !!
 
 
 
5- UDA- Geografia landu.
 
 
Gaur kontinenteak landuko ditugu mapamundi baten laguntzaz. Mapamundia egiteko umeak taldeka jarriko ditugu eta talde bakoitzari kontinente bat emango diogu hura koloreztatzeko eta mozteko. Hau egin ondoren, andereñoen laguntzaz DIN-A2 urdin batean kontinenteak kokatuta non dauden azalduko diegu umeei eta gero haiek itsasi beharko dituzte.
 
Talde bakoitzari, kontinentea mozteaz aparte, kontinente horrekin erlazionaturiko animaliak, kulturak, tradizioak, eskulturak, arkitektura, fenomeno naturalak etab. irudiak banatuko dizkiegu haiek margotzeko eta mozteko ere. Gero, irudi bakoitza zein kontinenteri dagokion asmatu beharko dute, ete gero, denon artean zuzenduko dugu.
 
Oporrak ia iritsi direnez gero, umeei oporretan nora joango diren mapamundian seinalatzea eskatuko diegu eta nora joan nahi izango luketen galdetuko diegu. Azkenik, kontinenteen abestia dantzatu eta abestuko dugu denok batera, saioari amaiera emateko. Ze ondo pasa dugun!
 
Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
bottom of page