top of page

Espainiako komunitate autonomo desberdin bakoitzean eskolako IKT-ak era desberdin batean erabiltzen dituzte. Hori egiaztatzeko eta haien artean konparatzeko artikulu bat landu egin dugu, Más allá de la escuela 2.0 deritzo. Honetan komunitate autonomo bakoitzean IKTen intergrazioa eta eboluzioa nolakoa izan den laburtu egin dugu. 

 

Errealitate heterogeneoa

 

Andaluzia Espainiako komunitate autonomoen artean biztanle gehien duena da. Horrek hezkuntza gestioa konplexuagoa eskatzen du. Haien geletan teknologia digitalen integrazioan oso konprometituta daude denbora luzez. XX. hamarkadatik plan ugari jarri dira martxan, egungoa Eskola 2.0 programa da 2009an martxan jarria. Haren helburu nagusia TIC-en integrazioa aurrera eramatea zentro publikoetan, ikasle bakoitzak ordenagailu bat izanik. Horregatik Andaluzian Eskola TIC 2.0 plana ezarri zen 2009. urtean. Baina gobernu nazionalaren aldaketagatik 2011an bertan behera gelditu zen.

Gaur egun, Averroes sarea Andaluziako Haur Hezkuntzak, Lehen Hezkuntzak, Bigarren Hezkuntzak, Hezkuntza Bereziko zentroak, Helduen zentroak, hezkuntza orientaziorako zentroak eta irakasleen formaziorako 32 zentroak (CEP) lotzen ahalbidetzen du. Sare honek baliabideak eskaintzen dizkie irakasleei.

Irakasleen formakuntzari dagokionez, 2014-2015ean plan hauen barnean irakasleei TIC-en erabilpenean formatu nahi ditu. Irakasleria programen erabilpenen betetzea osatzen dute, haien barnean berritzaile izan behar dira ere.

 

TIC-etatik TAC-etara

 

        Asturiaseko Gobernuak aldaketa bat bultzatzen dute berritzaileak izateko, hau da, informazio eta komunikazio teknologietatik ikaskuntza eta komunikazio teknologietara pasatzea. Horretarako, metodologia berritzaileen proiektuak aurrera eraman behar dira (AUlab), eta ikerketa eta berrikuntza hezkuntza proiektuak Oviedoko Unibertsitatearen eta Hezkuntzako Kontseiluaren laguntzarekin.

        Badaude enpresa desberdinekin hitzarmenak, adibidez Samsung Smart School Proiektua. Proiektu horrek autonomia erkidegoetako 52 eskoletan, Lehen Hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailako geletan tabletak edukitzeko. Asturiasen Villayóneko CRA-k parte hartzen du proiektu horretan, ikasle bakoitzari tableta bat eskaini diote, Samsungeko eta Kontseiluko hezkuntzari buruzko aplikazioekin, eta irakasle bakoitzari PDI bat eskaini diote.

        Asturiaseko Irakasleen Etengabeko Formazio Plana praktika profesionalaren hobekuntza bilatzen du. Bertan TIC/TAC-en erabilera egokiaren integrazioari buruz ikasten dute, horrela haiek dituzten irakaskuntza- ikaskuntzarako erabilera didaktikoak aprobetxatuz, ezagutzak eta esplorazioak sustatuz. Gaur egun 92 eskainitako kurtsoetatik bakarrik 12 abian daude, lau taldetan banatuta.

        Alde batetik kurtso orokorrak daude "Herramientas TIC/TAC colaborativas para la Escuela 2.0" aplikazio digitalen erabileran zentratuta, ekintza kooperatiboak aurrera eramateko: editatu eta konpartitzeko dokumentuak (Google Drive), mapa kontzeptualak egiteko (Mindomo), konpartitutako testuak sortzeko (Wikispaces), poster multimediak diseinatzeko (EduGlogster), dokumentu digitalak publikatzeko (Issu) eta agendak konpartitzeko edo ordenatzeko (Google Calendar). Kurtso hauetan lan kooperatiboa da nagusi.

        Beste aldetik, TIC-en erabilera desegokiak sortutako arrisku egoerak eta arazo etikoei erantzuna emateko kurtsoak eskaintzen dira, bertan "MEDIA TIC: uso responsable y seguro de las TIC" eskaintzen da CPR guztietan. Haietan adingabekoen segurtasuna bermatzen duten jarduera-planak sortzen dira, TIC-en arriskuak analizatzen dira, adingabekoen identitate digitala eta jarduera-ekintzen diseinuak egiten dira, ciberbullyinga, sextinga, groominga etab. detektatzeko, prebenitzeko eta arrisku egoeretan nola esku hartzeko.

 

Software librea bermatzea

 

TIC-en hedapen eta aurrerapen handiak egon dira teknologia hezitzaileen etapa berri bat hasteko. Errendimendu eta kalitate aldetik eraginkorrak izan behar direnak, zentro eta komunitatearen errealitate eta beharrei begiratzen dutenak, eta etorkizunean iraunkorrak eta funtzionalak izango direnak. Hori dela eta, proposatzen dena hurrengoa da: TIC aulak, informatika laborategiak, BYOD modeloa (norberaren gailu pertsonalaren erabilera), eskola guztiek internet konekzioa izatea…

2013an “escholarium” izeneko plataforma sortu zen eduki hezigarriak eta testu liburu digitalak eskuratzeko.

2015ean gainditu egin zen konpetentzia digital dozentearen (PCDD) portfolioa hezkuntza eta formazio arloko kooperazioa sustatzeko, eta horrela konpetentzia digitala garatzen jarraitzeko. Bost area edo konpetentzia erabiltzen dira:

 

  • Informazioa.

  • Komunikazioa.

  • Edukien sorkuntza.

  • Ziurtasuna.

  • Arazoen ebazpena.

 

Tresnen protagonismotik errekonozimendura

 

(Ondorioak:) Aipatu beharra dago  hezkuntza administrazioko eta beste agente batzuen esfortzua konpetentzia digitala bultzatzeko: irakasleak, zuzendaritza-taldea eta familiak.

TAC proiektu kurrikularraren alde jotzen da. Honek zentroetan teknologia ezberdinak integratzea du helburu, eta ikasleen konpetentzia digitala garatzea lortu nahi da, digitalki trebea eta aditua den zentro batean. TAC-en aholkulariari dagokionez, honen lana aholkularitza ardura hartzea eta irakasleriari formakuntza eskaintzea da, zentroaren proiektu digital espezifiko eta singularrei bideratuta egon behar da. Gainera, “educat” irakasleen artean komunikatzeko eta laguntzeko balio duen sare soziala sustatzen du. Eta liburutegi digitala hezitzaileen kooperazioa eta praktika dozentea hobetzeko.

 

Irakaskuntza eskolaz haratago zabaltzea

 

Euskal Herriko Unibertsitatea

Eskola 2.0 esperientziaren ondoren, euskal administrazioaren esfortzuen orientazioak  protagonismoa ematen die baliabide teknologikoei eta zentroa bihurtu da hezkuntza digitalizazioaren prozesuko agente aktibo bat.

2014-2015 kurtsoan, Hezkuntza, Politika, Linguistika eta Kultura sailak Sarezkuntza programa sortu zuen. Berrikuntza proiektu honen hartzaileak EAEko HH, LH eta DBH zentroak dira. Sarezkuntza proiektuaren helburuak honako hauek dira:

  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko teknologiak, metodologiak, materialak eta errekurtso digitalak bultzatzea.

  • Material eta baliabide digitalen elaborazioa eta hauen erabilpena klasean bertan bultzatzea.

  • Formakuntza teknologikoa eta pedagogikoa erraztea.

 

Alde txarrak

Sarezkuntza proiektuko  puntu bat oraindik ebatzi ez dena azpiegituren berriztapena da, administraziotik ez baitira sartu nahi azpiegituren berrikuntza honetan eta nahiago dute BYOD (bring your own device) martxan jartzea. Planteatzen den eszenatoki berri honek ezeztatzen ditu  hezkuntzaren printzipioak, hala nola, ekitatea, aukera berdintasuna, justizia soziala etab. Azkenik, hezkuntza zentro askori ezinezkoa egiten zaie Sarezkuntza deialdira bere burua aurkeztea ez dutelako denborarik baliabide digitalen eta materialen elaborazioa aurrera eramateko.

 

IKT-en erabilpenaz baliatuz, DBHko emaitzak hobetzea

 

Madrileko Unibertsitatea

 

Hezkuntza arloan aldaketa ematea eta herritarren aldeko apostua egitea posiblea da garapenerako teknologiei esker, Eskola 2.0 proiektuarekin. Honek bere baitan hartzen ditu hornidura hauek: ume bakoitzeko ordenagailu bat egotea, telezentroak egotea eta software libre eta irekia edukitzea. Hornidura hauen atzen helburu esanguratsu bat dago: biztanleriari baliabide eta medio desberdinak heltzea, tresna hauek dakartzaten ezagutzak barnertazeko. Nahiz eta proiektua maila nazionalekoa den, Madrilen eskolek aipatutako ezaugarri hauek ez dituzte bete, esate baterako, software librearen ordez, software propietarioa erabili dutelako. Hortaz, ikasleek eta familiek ezin izan dute Eskola 2.0 programa aprobetxatu.

Beste aldetik Idea proiektua dago, madrileko bi eskoletan eta murtziako eskola batean esperimentatzen ari dena. Enpresa teknologiko batekin lankidetzan, proiektu honek kalitatezko edukiak eskaintzen ditu tableten bidez. Baita ere badago Madrilen iniziatiba bat smartphone-en erabilera sustatzen duena.

2014-2015 ikasturtean, DBH curriculum-ari “Programazio” irakasgai optatiboa atxikitu zitzaion.

 

Zer dago eskola adimentsuetatik haratago ?

 

Azken  urte hauetan politika neoliberala teknologien hedatzea bultzatzen du Valentziako geletan. Politika, Moufferen esanetan, praktika eta instituzioen osotasuna da, orden jakin bat osatzen dutena. Hau kontuan izanda, Valentziako iniziatibak eta programak ez dute osatzen politika bat. Valentziako herrialdea 2009n Eskola 2.0 programa baztertu egin zuten eta hortaz, Valentziako Hezkuntzako Conselleria-k proiektu berri bat asmatu zuen: CEI (Centro Educativo Inteligente). Honen helburua IKT en erabilpena geletan integratzea izan zen. 2012an Generalitatea berregituratu egin zen eta lanerako plataforma berri batzuk sortu ziren, hala nola,

  • Berrikuntzako eta Generalitatearen administrazioko hobekuntzarako plan estrategikoa.

  • Valentziako autonomi erkidegoaren agenda digitala

  • CEra atxikitutako teknologia hezigarrien berrikuntza.

 

Nahiz eta iniziatiba handia izan, CEI ak bertan behera uzten dira aurrekontu falta dela eta. Programa esperimental berri bat jartzen da martxan orduan: testu liburuak tableten ordez erabiltzea. Honen helburua, liburu digitalen erabilpena handitzea izango litzateke. Programa berri honetan lehenengo urtean 24 eskola parte hartu zuten eta 2014-2015 kurtsoan aldiz, 49, 3000 ikasle parte hartuz. Lehenengo urtean programan parte hartzen zuten argitaletxeen edukietara sartzeko plataforma bat sortu zen familien eta eskolen eskueran zegoena. Honek, arazo asko sortu zituen argitaletxeetan eta hainbat eskola eta familietan. Alternatiba bezala, CE familiei Llibrey orrialdea eskeini zien, honen bidez testu liburuen trukea ahalbidetzen zuena. Alternatiba honek ANELE elkartearengatik zalatuta izan zen, uste zutelako haien kideen intereses eta konpetentziei kalte egiten zietela.

Parte hartzen duten eskolak, testu liburuak tableta digitalen oinarri bezala erabiliko dituzte eskolako ordutegiaren 2/3tan gutxienez. Eskola publikoetan Androidekin aritzen diren bitartean, pribatuan Educ@mos plataformarekin lan egingo dute.

 

Hau guztia argiago geratzeko power point hau prestatu dizuegu.

Aurretik esan dugun moduan, Adell-eren erabili dugun artikulua honako hau da:

Más allá de la escuela 2.0.

bottom of page