top of page

Ikusmen urritasunari buruzko gogoeta.

Ikasturte honetan ikusmen urritasuna duen ikasle bat izan dugu. Lehenik eta behin, esan beharra dago eskola askotan ezgaitasun hau izateak oztopo edo arazo bat bezala ikusten dutela, baina gure kasuan esperientzia oso ona eta positiboa dela ikusi dugu. Ikusmen urritasuna duen ikasle bat dugunean, alderdi asko kontuan eduki behar dira, hala nola, materialak leku berdinean beti mantentzea, umeari egiten dugunaren berri ematea eta materialak eskaintzea etab. Horrela, umea estimulatu egingo dugu eta sedentarismo jarrerak saihestuko ditugu. Gainera, gure eskolan inklusioa bultzatzen dugu eta hortaz, ikusmen urritasuna duten ikasleak ohiko klasean egotea garrantzitsua ikusten dugu, eta hau, izan da gure kasua.

 

 

Horrelako esperientzia bizi izateak hurrengo bideoa egitera bultzatu gaitu, gure hiria ikusmen urritasuna duten pertsonentzat egokituta dagoen ala ez behatzeko. Aldi berean, CRI elkartearekin hitz egin dugu eta gure bisitaren argazkiekin bideoa osatu egin dugu.

Gustatzekotan uste dizuegu, eta nahi izanez gero gurekin kontaktu informazio gehiago eskuratzeko.

bottom of page