top of page
1- UDABERRIA- Parkera joan, lore ezberdinak hartu eta haiekin esperimentatu

 

 

Gure ikastola kokatuta dagoen tokia aprobetxatuz, Salburuako parkera joango gara irteera txiki bat egitera. Irteeran honetan baliatuz, lore ezberdinak hartuko ditugu eta modu honetan gero klasean esperimentatu, klasifikatu eta haiekin jolastuko dugu.

 

Ume guztiak antolatu ditugu eta pixkanaka-pixkanaka parkera joan gara. Han geundela ume bakoitzari lore ezberdinak bilatu behar zituztela esan diegu eta modu honetan, bakoitza libreki aritu da hauek bilatzen. Amaitzerakoan, klasera bueltatu gara eta bakoitzak hartu dituen loreak ikusi ditugu eta sailkatzen hasi gara.. denetarik aurkitu dugu: margaritak, larrosak ... Behin hau eginda lore guztiak txoko batean utzi ditugu haiekin jolasteko, apaingarriak egiteko .. bakoitzak nahi duenarako erabili ahal izango du horrela gure umeen kreatibitatea eta imajinazioa garatuz.

 

2- UDABERRIA- Eguzkilore tailerra

 

 

Gaur goizean eguzkiloreak landuko ditugu, hori egiteko lehenengo korroan eseri gara haiei buruz hitz egiteko. Norberak eguzkiloreei buruz zekiena konpartitu du besteekin. Hori egin eta gero, arbel digitalean eguzkiloreak bilatu ditugu Google-en, eta eguzkilore zelaiak eta pipak atera dira. Ondoren, material desberdinak atera egin ditugu, adibidez:

 

Kolore desberdinetako tenperak

Kartulinak

Margoak

Guraizeak

Pegamentua

Pintzelak

Ura

Evazko goma

Makiltxoak 

Pipak

Hostoak

Kartoia

 

Materialak atera eta gero, umeei eguzkilore bat egiteko esan diegu, nahi duten materialak erabili ditzakete, haien irudimena garatzea da tailer honen helburu bat. Umeen artean ekoizpen hauek atera egin dira: 

 

 

3- UDABERRIA- Animaliak ezagutu: Baserrira joan.

 

 

Goiza pasatzera baserri batera joan gara gaur. Egun paregabea iruditu zaigu gure umeek animaliak gertuagotik ezagutzeko eta haiekin denbora pasatzeko. Beraz, txango bat antolatu dugu eta goizeko 9.30etan autobus bat etorri da gure bila. Baserrira heldu gara eta animali pila zeuden: txerriak, zaldiak, ahateak, ardiak ...

 

Talde txikietan banatu egin gara eta lan ezberdinak egiten egon gara: animaliei garbitu, ilea orraztu, janaria ematen, haiekin jolasten... Gero, hamaiketakoa jan egin dugu atsedena egiten genuen bitartean eta goiza amaitzeko denok bildu egin gara argazki bat gure lagun berriekin ateratzeko. Zelako goiz polita pasa dugun animalien artean, ahaztezina !

 

4- UDABERRIA- Neguarekin dauden ezberintasunei buruz hitz egin.
 
 
Negua eta udaberriaren arteko ezberdintasunak zeintzuk dira? Bi urtaro hauek berdinak dira? Ez, noski. Galdera hauek izan dira gure umeei gaur egin dizkiogunak. Haien zalantzak argitzeko asmoz, fitxa batzuk prestatu egin dizkiegu. 
 
Alde batetik, neguan eta udazkenean ze arropa janzten dugun ikusi dugu.. Neguan eramaten dugun arropa oso oso beroa da hotza ez pasatzeko eta udaberrian aldiz... manga motzetan joan gaitezke !! :)  Elementu guzti hauei buruz hitz egin eta fitxa margotu egin dugu.
 
Beste aldetik, beste fitxa bat eman diegu 7 ezberdintasunak aurkitzeko. Oso erraza iruditu zaigu neguaren eta udaberriaren arteko ezberdintasunak bilatzea ezta??
5- UDABERRIA- Landare edo zuhaitz bat egitea material naturalekin

 

 

 

Hasteko, ume bakoitzak bere etxetik zituen barazkiak eta frutak ekarri ditu, hala nola, marrubiak, sagarrak, letxugak, tomateak, azenarioak, limoiak etab. Talde lan bat denez, paper handi baten bila joan gara irakasle gelara eta paretan itsatsi dugu. Ondoren, denak lurrean eseri gara eta bakoitzak fruta edo barazkiren bat moztu edo azala kendu dio. Geroago, paretan eskegitzeko hariak atera ditugu eta zuhaitz handi bat egiten hasi gara. Zuhaitzaren adarrak eta enborra azenarioekin egin dugu, baita platanoekin ere. Zuhaitzaren hostoak letxugekin egin dugu eta zuhaitz honek fruitu desberdinak ematen dituenez marrubiak, sagarrak eta limoiak eskegitu ditugu adibidez. 

 

 

Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
bottom of page