top of page

 

Alaira Ikastetxeko lau irakasle gara, bi "Comunidad Infantil"-ekoak eta beste bi "Casa de niños" delako etapan jarduten dugunak. Gure formakuntza eta hezkuntzari buruzko gogoeta egiteko hilero zenbait testu zientifiko irakurriko ditugu eta hauei buruzko hausnarketa egingo dugu gure jarduna hobetzearen alde. Bestalde, testuek aurkezten duten metodologia, praktika, formazioa eta edukiak egokiak direla iruditzen bazaizkigu, praktikan jartzen saiatuko gara.

 

Hil honetan aurkeztuko dizuegun testua, IKT teknologiei buruzkoa da, eta 3 adituen iritziari buruz hitz egingo dizuegu, ondoren, gaiari buruzko hausnarketa burutu dugu.

 

Lehen aipatutako 3 adituak honako hauek dira: Pere Marques (ikertzailea), Tona Castell (Hezkuntza Sailako funtzionarioa) eta Salomé Recio (HHko irakaslea).

 

Hiru adituen ustez, IKT-en erabilpen egoki bat sustatu behar da, izan ere, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan baliabide onetarikoa bat bihurtu da. IKT-ak lekua izan behar dute, alde batetik, HHko geletan, umeen ulermena, motibazioa, sormena eta garapena bultzatzen delako irudi, bideo eta simulazioei esker. Betiere helburu kurrikular bat betetzeko. Gainera, ikaskle bakoitzak bere ikaskuntza erritmoa garatuko du. Beste alde batetik, umeek ikasten disfrutatzen dute eta ikaskuntza-prozesuaren protagoniostak dira. Adituek diotenez, IKT-ei esker kurrikulumaren konpetentzia guztiak lantzen dira.

 

Eskolako geletan TIC-en integrazioari dagokionez, adituek diote ikasleek erabilpen sistematiko eta orientatu bat ematen dietela. Horrela, haiek nola ikasten duten jakin behar dugu garrantzitsua delako. TIC-ak eta metodologia berri hauek berritzaile moduan erabiliz umeak motibatuagoak eta ikaskuntzaren parte sentitzen dira. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua irekiagoa da umeak sortu eta disfrutatzeko. 

 

Umeak motibatuak sentitzeko, elementuak maneiatu, sortu, asmatu eta haien irudimena garatu behar dute. TIC-ak honetan lagungarriak izan daitezke, berehalako erantzuna, estimulua eta interakzioa sortzen baitute. 

 

IKT-eko proiektuei dagokienez, Gandian 1 eta 2 urteko geletan umei tabletak klasean satu zizkieten. Honen ondorioz, baliabide teknologikoak ilusioarekin sartzen badira emaitza onak aterako direla eta 1 eta 2 urteko umeek psikomotriztate nahikoa dutela tresna hauek erabiltzeko konturatu ziren.  Haien ustez, LH, DBH eta Batxilergoan IKTak derrigorrezkoak dira, Haur Hezkuntzan, aldiz, hautazkoak dira. Izan ere, etapa hau ezinhobea da teknologiei sarrera emateko. Bestalde, arazo sensorialak eta kognitiboak dituzten umeentzako lagungarria izan daiteke.

 

Ikastetxeek hobetu beharreko alderdiak IKTen integraziorako hurrengoak dira: TAC koordinatzailea izatea, gela bakoitzean bideo-proiektore eta ordenagailu edo arbel digitala izatea gutxinez, intranet edukitzea, LH eta HHn tablet edo netbook-ak erabiltzea, alfabetizazio digitala bultzatzea etab.

 

TICen erabilpenari dagokionez, kontaktu gehiago izatea irakasle eta ikasleen artean garrantzitsutzat jotzen dute, baita kontaktu hau kurtso onlinetan izatea. Testuinguruan kokatu beharko ginateke eta proposamen didaktikoetatik abiatu, horrela ikasleek trebetasunak, edukiak, estrategiak eta ezagutzak aurrera eramateko. MOOC izeneko kurtsoen bidez, talde handietan lan egitea ahalbidetuko dute. 

 

TICen erabilpena geletan administrazioak errazten du, hurbilketa kurtsoak emanez, baina askotan hauek ez dira egokiak izaten. 2/3ko irakasleek uste dute formazio gehiago behar dutela, eta formazio hori HHko geletan ez doa bat bere aplikazioari dagokionez.

 

Haur Hezkuntzako geletan TIC en erabilpena etorkizun batean prozesu motel bat bezala ikusten dute.  Asko aurreratu egin da eskolan, hala ere, asko geratzen da hauek ondo erabiltzeko eta irakaskuntza ikaskuntza prozesua ondo emateko. Irakasleek oso malguak dira eta aldaketei ez diete beldurrik.

 

Hona hemen IKT-en erabilpena Haur Hezkuntzan burututako aurkezpen bat zuek informazioa ikusi eta lortu izateko era eskematiko batean. Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin kontaktuan jarri eta honi buruzko bai testuak eta bai informazioa emango dizuegu, izan ere, egungo gizartean gai esanguratsu eta garrantzitsuenetariko bat da.

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen irakurri dugun artikulua, zeinetik gure hausnarketa egiteko informazioa atera dugun. Pere Marqués, Tona Castell eta Salomé Reciori egindako elkarrizketa bat da.

Ikerketa, administrazioa eta irakaskuntza panoramika Haur Hezkuntzan eta IKT-n

bottom of page