top of page

Gelako proiektua

"La primera tarea de la educación es agitar la vida, para dejarla libre para que se desarrolle". Maria Montessori

Alaira Haur Eskolan adin desberdinetako umeak elkarrekin eta independienteki ikasten dute. Kasu honetan, unitate didaktiko bat diseinatu dugu 5 urteko umeentzako, haur hezkuntzako ume gehienak 5 urtekoak direlako, hala ere, adin baremoa ez da hain zorrotza izango beste adinetako umeek ere parte hartu ahal dutelako.

 

Aurten landuko dugun Unitate Didaktikoa Urtaroei buruz joango da, lau asteetarako unitatea izango da. Aste bakoitzean, urtaro bana landuko dugu, udazkenetik hasita eta udan amaituz.

 

Garrantzitsua ikusi dugu gai hau, gaitasun desberdinak landu ahal ditugulako (gaitasun kognitiboa, psikologikoa,

soziala, psikomotorra eta afektiboa).

 

Gainera, egunerokotasuneko gai bat da, izan ere, umeak urtaroak bizi eta ezagutu behar dituzte, bakoitzean egiten diren jarduerak edo ekintzak lantzeko. Horrela, naturarekin harreman zuzena izango dute, diseinatu ditugun ekintzak aktiboki parte hartzeko dira. Bestalde, ikastetxetik kanpo ateratzeko aukera baldin badugu, zenbait kanpo-ekintza burutzea aberasgarriak baitira.

 

Azken ekintza bezala, urtaro guztiei buruzko festa bat egitea pentsatu dugu. Festa honen helburua urtaroen unitate didaktikoari amaiera ematea izango da, eta horrela landu ditugun eduki eta ezagutza guztiak barneratzea, ondo pasatzen dugun ahala.

 

 

 

Unitate Didaktiko hau egiteko Haur Hezkuntzako curriculum berria hartu dugu oinarri nahiz eta gero, guk, hezitzaileok, beste eduki eta helburu berriak atxikitu ditugun.

bottom of page